Aurkezpena
GAZTEPOLIS UDAKO UNIBERTSITATEA
Gaur egun, euskal gaztedia punta-puntako formakuntzan buru-belarri murgilduta daukagu. Euskal Gazteok gure etorkizuna eraikiz, alor pertsonal zein profesionalean jakintza gaietan sakondu nahi dugu.
Baina, euskal gaztedia, norbere etorkizunarekin ezezik, euskal gizartearekin konpromisioa duen kolektiboa ere bada. Nahiz eta sarritan entzun ohi dugun gaur egungo gazteak militantzia eza eta konpromiso eza ezaugarri dutela, euskal gazteok jakin, ezagutu eta gure etorkizuna izango denaren eraikuntza lanetan parte hartzeko irrikitan gaude.
Hori dela eta, kultura, aisialdia, kirola eta ohiko ikasgai ezeze, politikagintza, komunikazioa, gizarte ekintza eta XXI. mendeko ezaugarri diran teknologi berrien ezagupena jorratzen duten jardunaldiak beharrezko deritsoguz.
Hau izan da GAZTEPOLIS sortzearen arrazoia. Konpromiso eza, militantzia eza, eta gogo eza baztertu nahi duten euskal gazteei, beren irrika asetzeko aukera desberdin bat ematea.
GAZTEPOLIS, ohizko jardueretatik at, norberaren alde, eta norbere etorkizunaren alde; azken finean biharamungo euskal gizartearen alde lan eta ezagutu nahi duen gazteei zuzendutako egitasmoa da.
Gure txanda da. Gazteon txanda da!


